XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edena ere edanarazi zioten, bañan ez zan gaizkitu.

Orregatik, zenbait tokitan, kristauak, Elizan egun ontan bedeikatutako ardoa edaten dute Rituale Romanum.

MEZA

Sarrera

Batzarre erdian ideki du agoa, ta Jaunak jakin-arnasez eta adi-arnasez bete du: soñeko dirdaitsuz jantzi du.

Ps On da Jauna aitortzea, ta Zure izena kantatzea, gure Jainko.

Aintza.

Otoitza

Emaiozu, Jauna, Zure Elizari argi.

Zure Apostolu ta Ebangelari Joan'en irakatsiz argiturik, ukan dezala betiko saria.

J. K. G. J..

Eguberriren oroipena: Concéde, 75 orr.

Zugur liburutik irak.

Jainko-bildur dana ongi jokatuko da, ta zuzenari eusten dionak, ba-duke zugurtasun, eta au bidera aterako zaio, ama agurgarri bezala.

Adimeneko bizi-ogia emango dio, ta jakiñ-ur osasungarria edanaraziko.

Argan egingo du egoitza, aldegin gabe; ark edukiko du lotsatu gabe, ta lagunen artean edertuko.

Batzarre erdian agoa idekiko dio, ta jakiñ-arnasez eta adi-arnasez beteko du, ta soñeko dirdaitsuz jantziko.

Poz eta alaitasun, gañez eragingo dio, ta betiko izen bat emango dio ondare Jainko gure Jaunak.

Zurub. Zurubiko Graduale Anaien artean atera zuten ikasle ua etzala ilgo, eta etzun esan Jesus'ek: ez da ilgo.

Aldiz, Ni natorreño ola egotea nai ba'dut ere, ik jarrai akida.

Aleluia, aleluia.

Irakasle au da gauza auetaz lekuko, ta badakigu aren aitorra egi dala.

Aleluia.